Alemaniako udalerriak

Alemaniaren banaketa administratiboaren piramidea.

Udalerriak (alemanez Gemeinden) Alemaniako lurralde banaketarik txikiena da. Herrialdeko laugarren azpibanaketa da Lander (estatu), Kreis (barruti) eta Samtgemeinde (mankomunitate) mailen atzetik. Estatu batzuetan udalerriak maila bat beherago daude eta tartean Regierungsbezirk delako eskualde mota dago. Kasu batzuetan badaude mankomunitate baten parte ez diren udalerriak. Hamar udalerri daude bosgarren banaketa administratibo bat dutenak, denak Bavarian kokatuak. Bestalde, autonomia maila handiena duten udalerriak, ez dira Kreis baten parte. Udalerri hauei Gemeinden ordez, Kreisfreie Städte edo Stadtkreise deritzaie.

Normalean udalerri urbanoei Stadt (hiri edo herri) deitzen zaie eta landa eremuko udalerriei Gemeinde.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy